Xalbador

Xalbador, izenez Fernando Aire Etxart, (Urepele, Nafarroa Behera, 1920ko ekainaren 19a-1976koazaroaren7a) euskal idazle eta bertsolaria izan zen.

Bertsolari liriko eta poetikoa, seriostasuna eta malenkonia ordezkatu izan zuen anitzetan; bere bizitza, familia, baserri, fede eta natura izan zituen bertsoetako gaitzat.

Mattinekin batera Ipar eta Hego Euskal Herriko bertsozaleak elkartu zituen. Ezin bertzean (1969) eta Odolaren mintzoa (1976) bertso bildumak eman zituen argitara. Zorigaitzez, 1976ko azaroaren 7an Urepele bere jaioterrian ospatutako bere omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen. Euskaltzain ohorezko izendatu zuten 1977an.

  

Welcome to WordPress.com. This is your first post. Edit or delete it and start blogging!